You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Erakusketaren babeslea: Babesle: Iberdrola
Erakusketaren babeslea: Babesle: Iberdrola

Artista

Bill Viola

New York, 1951

Bill Viola New Yorken jaio zen 1951n eta 1973an bukatu zituen ikasketak Sirakusako Unibertsitatean. Bideo-artearen aitzindari izan da Viola, eta instalazioak, bideoak/filmak, soinu-inguruneak, panel lauen gaineko bideo-proiekzioak eta kontzertu, opera eta espazio sakratuetarako obrak sortu ditu berrogei urtetik gorako ibilbidean.

Bere bideo-lanetan, Violak maisutasunez erabiltzen ditu ikus-entzunezko teknologia sofistikatuak, giza esperientziaren baitako espiritualtasuna eta pertzepzioa lantzen dituen artean, eta jaiotza, heriotza edo kontzientziaren esnatzea bezalako gai unibertsalak ardatz dituela. Artista estatubatuarraren iturriak Ekialdeko eta Mendebaldeko artetik, zen budismoaren tradizio espiritualetatik, islamiar sufismotik eta kristau mistizismotik datoz.

Viola AEBen ordezkari izan zen 1995eko Veneziako Biennalean. Beste erakusketa indibidual garrantzitsu batzuen artean, honakoak aipatu behar dira: Bill Viola: A 25-Year Survey, Whitney Museum of American Art museoak antolatua (1997); The Passions, J. Paul Getty Museum-en (2003); Hatsu-Yume (First Dream), Mori Arte Museum-en, Tokion (2006); Bill Viola, visioni interiori, Erromako Palazzo delle Esposizioni jauregian (2008); Bill Viola, Pariseko Grand Palais-en (2014); eta Bill Viola: Electronic Renaissance, Florentziako Palazzo Strozzi jauregian (2017). Londreseko San Paulo katedralerako egindako bi obra iraunkorren artean lehena da Martiriak (Lurra, Airea, Sua, Ura) [Martyrs (Earth, Air, Fire, Water)], eta 2014. urtean inauguratu zen; 2016an etorri zen Maria (Mary). 2004ean lau orduko iraupena zuen bideoa osatu zuen Violak, Peter Sellarsek gauzatu zuen Tristán eta Isolda (Wagner) operaren ekoizpenerako; hainbatetan antzeztu zen hura: AEBn, Kanadan, Europan eta Japonen. Bere ibilbidean zehar, hainbat sari jaso du Violak, besteak beste, MacArthur Fundazioaren "jenio sortzailea" saria (1989), Kataluniako XXI. Nazioarteko Saria (2009) edo Japoniako Arte Elkarteak emandako Praemium Imperiale saria (2011).

KIRA PEROV 

Kira Perov Bill Viola Studioko zuzendari exekutiboa da. 1979az geroztik, estuki aritu da bere senar eta bazkide den Bill Violarekin elkarlanean, artistaren bideo eta instalazio guztietako produkzioa kudeatzen, sormen-ikuspegitik orientatzen eta ekoizpenetan kolaboratzen, bai eta prozesua argazki bidez dokumentatzen ere. Era berean, Perovek, Violaren obra erakutsi duten erakusketak koordinatu ditu eta horietan komisario-lanetan ibili da mundu guztian zehar; halaber, erakusketetako katalogo guztien argitalpena gainbegiratzen du. Berriki agertutako argitalpenen artean, honakoak daude: Bill Viola: visioni interiori (Palazzo delle Esposizioni, Erroma, 2008), Bill Viola (Jérôme Neutresekin, Grand Palais, Paris, 2014), Bill Viola (John Hanhardtekin, Thames & Hudson, Londres, 2015) eta Bill Viola: Electronic Renaissance (Arturo Galansino-rekin, Palazzo Strozzi, Florentzia).

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean